Pablo Ruz epailea goizeko 11ak aldera hasi da Askapenaren kontrako polizia operazioan atxilotutako zazpi euskal herritarrei deklarazioa hartzen, iturri judizialak aipatuz
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez.
Gabi Basañez algortarra ere atzeman zuten astearte goizaldean, "ETAren nazioarteko aparatua osatzea" eta, zehazki, "FARC eta mugimendu bolibartarrekin harremanak izatea" egotzita. Zazpi lagunak Auzitegi Nazionaleko 5. Instrukzio Epaitegiaren esku utzi dituzte, Espainiako Poliziaren eskuetan hiru egun inkomunikatuta eman ostean. Beste batzuen artean, "Zutik Euskal Herria" adierazpena Europa, Erdialdeko Amerika eta Hego Amerikako hainbat herrialdetan zabaltzea egozten diete; Mitchell senatariaren printzipioetan oinarrituta, euskal gatazkari irtenbidea emateko ezker abertzalearen ekimena, alegia. Argazkian, gaur ere manifestazioa egingo dute Algortan, 20:00etan Telletxetik abiatuta.