Apirilaren 14an hiru abokaturen eta beste zazpi euskal herritarren kontrako
polizia operazioan agertutako Guardia Zibilaren
barne dokumentua (pdf) ezkuta dezan eskatu dio Fernando Grande-Marlaska epaileari erakunde militarrak,
"Berria" egunkariak gaur zabaldu duenez. Atxilotutako letraduen artean Arantza Zulueta Lemoizko bizilaguna zegoen. Saioa Agirre zornotzarra, berriz, Sopelako Zipiriñe ikastetxean atxilotu zuten, eskolak ematen ari zela. Erramun Landa Arte Ederretako Fakultateko Pintura irakaslea ere atzeman zuten, bost egun inkomunikaturik egon ostean libre uzteko. Hain zuzen ere, Arantza Zulueta, Iker Sarriegi eta Jon Enparantza abokatuei "tratu bikaina" emateko esaten zuen txostenak, eta gainerako beste zazpi atxilotuei miaketak iraun bitartean ere tratu ona emateko esaten zuen. Beraz, inkomunikatutako atxilotuekin irregulartasunak egiten dituztela agerian uzten du Guardia Zibilaren barne dokumentuak. Enparantzaren etxeko postontzian aurkitu zuten. Argazkian, Arantza Zulueta abokatua eta Lemoizko bizilaguna ere atxilotu zuten polizia operazio hartan / cc-by
Askatu.org.