Larunbat honetan, urriak 2, Bilbon izango den manifestazioko arduradunek gaur goizean jakinarazi dute azken orduko aldaketa bat dela medio martxa ez dela Aita Donostia plazatik aterako, Casillatik baizik. "Autonomia kalean tranbiaren obrak egiten ari direlako" agindu die aldaketa egitea Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak, Paul Rios Lokarriko koordinatzaileak aipatu duenez. 17:00etan hasiko da manifestazioa, iragarri bezala. "Ez manifestazioen debekuari. Ez inongo inposiziorik, ez inongo indarkeriarik. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei" lelopean, Rios tartean, gizarte eta politika munduko aurpegi ezagunak biltzen duen herritar talde anitz batek
deitu zuen protesta. Oraingoz, ezker abertzaleak, Aralarrek, ELAk eta 40 gizarte eragilek
atxikimendua agertu diote. Gaur EA batuko zaie. Argazkian, besteak beste, Paul Rios Lokarriko koordinatzailea eta Algortako bizilaguna dago deitzaileen artean / cc-by
Paul Rios.