Urriaren 7an Palestinari buruzko solasaldia egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean. Jarduera arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta Anis Hawari Nakbako biktima eta 1948tik errefuxiatu palestinarrak emango du "Apartheid sionista en Palestina" izeneko hitzaldia. Horren bitartez,
Bakea eta Duintasuna elkarteak eta
Biladi kultura zentroak herri palestinarrak bizi duen errealitatea gerturatu nahi diete Sopelako auzotarrei. Besteak beste, martxoaren 18tik apirilaren 9ra, Palestinari buruzko erakusketa hartu zuen Mendieta kaleko 11. zenbakian dagoen Kurtzio kultur etxeak. 14 panelez osatutako mostra horretan autore ezberdinen argazkiak, mapak, testu laburrak eta Palestinako olerkarien bertsoak egon ziren ikusgai. Informazio gehiago proiektuaren webgunean aurki daiteke:
www.palestinainfo.org. Argazkian, "Lotsaren harresia" Palestinan.