Egungo Espainiako txapeldun Mayte Martinezek ezingo du Berangoko Milian parte hartu

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 1a, 13:49
Larunbat honetan, urriak 2, jokatuko da Berangoko Nazioarteko Miliaren 23. edizioa. Lasterketan, Bartzelonako Europako txapelketan egondako iraupen erdiko espezialista bikainak arituko dira. Hala ere, Mayte Martinez 400 metrotan egungo Espainiako txapeldunak ezin izango du proban parte hartu, lesionatu egin delako. Gauzak horrela, puntako korrikalari horren ordezkoen bila dabil Berango Atletismo Taldea. Bi dira buruan dituzte hautagaiak: Nuria Fernandez eta Natalia Rodriguez. Biak ekartzea saila izango dela adierazi dute antolatzaileek. Argazkia: mayte-martinez
© Mayte Martinez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun