Merkealdien azokak izango dira asteburuan Leioan eta Algortan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 1a, 14:13

Gaurtik aurrera, eta asteburu osoan zehar, merkataritza-gune bihurtuko da Leioako Bulebarra, euren eskaintzarik onenak leioaztarren eskura jarriko baitituzte bertan udalerriko merkatariek. Ohikoa denez, ostirala eta larunbatean ordutegia goiz zein arratsaldekoa izango da, hau da, 10:00etatik 20:00etara. Igandean, ordea, goizez baino ez da egongo irekita, 10:00etatik 14:00etara, hain zuzen ere. Algortan ere merkealdien azoka jarriko dute. Izan ere, asteburu honetan egingo dute Getxo Outlet azokaren zortzigarren edizioa, Ereaga hondartza alboko Igeretxe hotelean. Getxo Enpresa eta Merkataritza elkarteak antolatuta, ostiral eta larunbatean, goizen zein arratsaldez egongo da zabalik, 10:30etik 20:30eta. Igandean, aldiz, 10:30etik 15:00etara baino ez dute zabalduko. Argazkian, merkealdien azoka Algortan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun