Getxo udalerrian egoitza duen AHIDA hiperaktibitatea eta arreta defizita pairatzen duten pertsonen senideen elkarteak bideo-jolasa kaleratu du Udalaren laguntzaz, aipatu gaixotasunari buruzko informazioa zabaltzeko asmoz. Elena Coria zinegotziak (mp3) atzo azaldu zuenez, “oraingoan proiektu berritzaile batean lagundu dugu, hiperaktibitatea edo arreta defizita (TDAH) duten haurren gurasoei eta irakasleei gehiago jakitera lagunduko dielakoan”. Elkartea duela 11 urte sortu zen eta ordutik aholkularitza, prestakuntza eta informazioa eskaintzen du. Ildo horretan, gaixoei, familiei eta irakasleei hiperaktibitatea zen den ulertzen lagundu nahi dien baliabide berria izan gura du egin berri duten jolasak, galdera eta erantzunen jolas baten bitartez. Horrenbestez, plazaratu dituzten 500 aleak interesa agertzen duten ikastetxeen eta elkarteko kideen artean banatuko dituzte; baita igande honetan, urriak 3, Bilboko Casilla parkean ere. TDAH Eguna egingo dute bertan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!