Tokiko pop-rock taldeei bultzada emateko asmoz, “Getxo Zuzenean” kontzertu zirkuitua antolatu du Udalak. Urriaren 7an hasita, ostegunero izango dira musika emanaldiak tabernetan, 20:00etatik 22:00ak arte, sarrera doan. Ekimenaren koordinazioa
Getxoko Kultur Etxearen eta Algortako
Riff musika dendaren artean egingo dute.
Imanol Landa alkateak (mp3) atzo esan duenez, “Udalak interes handia dauka udalerriko gazteen artean dagoen sortzeko ahalmena sustatzeko, eta horien artean, agian, indar gehiena duena musika da. Horregatik, dagoen eskaintzari erantzuna emanez eta euren lana biltzen eta egiten laguntzeko, espresibitateari euskarri bat emanez, pop-rock taldeentzat sustapen eta erakusleiho den ekimen hau antolatu dugu. Musika modernoa jotzen duten taldeak osatzen duten eta publikoaren aurrean jotzeko aukera ez duten udalerriko gazte guztiei aukera hori eman nahi diegu”. Argazkian, Getxoko Kultur Etxeko eta Riff musika dendako arduradunak, Imanol Landa alkatearekin batera / © Getxo Udala.