Marisa Arrue izango da berriro Getxoko PPren alkategaia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 1a, 16:05

2011ko udal hauteskundeetan Getxoko PPren hautagaia izango dena aurkezteko ekitaldi politikoa egingo du larunbat honetan, urriak 2, Bizkaiko Alderdi Popularrak. Dena den, ezustekorik ez da izango. Berriro ere Marisa Arrue izango da alkategaia. Espainolezko "Ahal dugulako" leloa aukeratu dute kanpainarako. Aurkezpenerako hitzordua eguerdiko 12etan jarri dute, Bizkaiko Zubiko plazan, Areetan. Bertan, besteak beste, Alberto Nuñez Feijoo Galiziako Xuntako presidentea; Antonio Basagoiti Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako PPren burua; eta Anton Danborenea Bizkaiko popularren presidentea izango ditu lagun Arruek, biharko ekitaldian. Horretaz gain, Esther Martinez Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagaiak hartuko du hitza. Argazkian, Arrue bere alderdikideei zuzentzen aurreko batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun