Lehia asmorik gabeko taldea da Biker, euskaraz egiteko, jendea ezagutzeko eta kirol apur bat egiteko Getxo inguruan.
Egizu Getxo Euskaldun! elkartearen Berbalagun egitasmoaren talde berria da, euskara praktikatzeko. Eta arrakasta izan du, dagoeneko 36 lagunek osatzen dute taldea, baina badaukate tokia gehiagorentzat ere. Beraz, bizikletan ibiltzea maite dutenek, orain badaukate aukera zaletasuna eta euskara, biak batzeko. Izena emateko 685 732 963 telefono zenbakira dei daiteke, edota
egizugetxo[abildua]gmail.com helbidera mezua bidali. Ibilbideak ez dira ez oso luzeak ez oso zailak izango. Hilean behin elkartuko dira eta lehen hitzordua daukate zapatu honetan, urriaren 2an,
"UK" aldizkariak Uk Agenda buletin digitalaren bitarteaz jakinarazi duenez. Algortako Telletxe kaleko aparkalekuan lotu dira, 9:00etan. Kaskoa buruan bertan lotu dira. Argazkian, bizikleta asteburua Plazaolan / cc-by Egizu Getxo Euskaldun!