Antolakuntzak janaria prestatzeko bakailaoa eta olioa eskainiko ditu eta horren elaborazioa parte-hartzaileen eskuetan geratuko da. Kazolak 13:30ean aurkeztu beharko dituzte. Txoko irabazleak 1.500 euroko balioa duen gutizien sorta jasoko du. Ordu erdi lehenago, Ana Ariasi, "Cuentame" telesailean Paquitaren rola antzezten duen aktorea, sari bat emango diote. Telesaioan “herriko sukaldaritzaren jakituria erakusten" duelako antolatzaileen iritziz.
14:00ak aldera “Zinemako Pintxoak” izeneko lehiaketaren irabazlea ezagutzera emango dute. Horren finalistak dira: “Alien, el octavo pasajero”, Mi Gaea jantokiarena; “Buscando a Nemo”, Tamarisesena; “Hasta la Victoria Secret”, Dando la brasarena; “SPrako tranbia”, Tabernaberrirena eta ”El Padrino”, Maddirena.
Larunbateko jardunaldia 20:30ean bukatuko da Areetako Eskoletako plazan eskainiko den “Julie y Julia” pelikularen proiekzioarekin. Nora Ephronek zuzenduta, Meryl Streep eta Amy Adams dira protagonistak. Ikusleei errezeta-liburua oparituko diete.