Aurreko edizioetan bezala, ikastaroen iraupena hiru, lau edo bost saiotakoa izan daiteke eta ez da aurretik izena eman behar. Informazio gehiago lortzeko pertsona interesatuek 944 660 151 telefono zenbakira dei dezakete edo www.getxo.net helbidera jo ere.
Gurasoen Eskolaren Programa 1994-1995eko ikasturteaz geroztik antolatzen dute. Pasa den ikasturtean 561 aitak eta amak hartu zuten parte, guztira, udalerriko 14 ikastetxetan antolatutako 140 saioetan, aurreko ikasturtean baino 20 bat lagun gehiago.
Ikastaroen hasiera datak:
Urriak 4, astelehena
- 19:00etan, "Educando con inteligencia emocional", Trinitarias ikastetxean.
Urriak 5, asteartea
- 19:00etan, "Control emocional y manejo del estres", Europa ikastetxean.
Urriak 6, asteazkena
- 15:30ean, "Como relacionarse más positivamente con los hijos e hijas", Divina Pastora ikastetxean.
- 19:00etan, "Control emocional y manejo del estres", Azkorri ikastetxean.
Urriak 7, osteguna
- 19:00etan, "Psicologia para padres y madres", Aixerrota institutuan.
Azaroak 8, astelehena
- 9:00etan, "Control emocional y manejo del estres", Zubilleta ikastetxean.
- 19:00etan, "Psicologia para padres y madres", Fadura institutuan.
Azaroak 9, asteartea
- 19:00etan, "Educando con inteligencia emocional", Romo-Artatza institutuan.
Azaroak 10, asteazkena
- 9:00etan, "Hablando de sexualidad", Larrañazubi eskolan.
Azaroak 11, osteguna
- 9:00etan, "Aprendiendo a pensar, aprendiendo a decidir", Romo ikastetxean.
Urtarrilak 18, asteartea
- 9:00etan, "Hablando de sexualidad", Geroa ikastolan.
Urtarrilak 21, ostirala
- 16:00etan, "Educando con inteligencia emocional", San Inazio ikastetxean.