Perkusio tailerra antolatu du Sopelako Gazte Informazio Bulegoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 1a, 20:26
Sopelako Gazte Informazio Bulegoak azaroan zehar burutuko den perkusio ikastaroa antolatu du. Oinarrizko ikastaro horrek perkusioarekin lehenengo kontaktua edukitzeko aukera emango du: pultsua, erritmoa, taldea eta perkusio motak aztertuko dituzte, besteak beste. Hainbat perkusio tresnaren bidez, munduko erritmo desberdinak joko dituzte eta horiek menpean hartzeko funtsezko teknikak erakutsiko dituzte. Klaseak azaroaren 2, 4, 9, 11, 16, 18, 23 eta 25ean izango dira, hau da, astearte eta ostegunetan 18:00etatik 20:00etara. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa izango da eta 15 pertsonentzako plaza egongo dira. Sopelan erroldatutako gazteek izango dute lehentasuna. Izena emateko epea urriaren 22ra arte egongo da zabalik. Argibide gehiagorako 944 065 505 zenbakian edota Gazte Informazio Bulegoan (Mendieta 11, Kurtzio kultur etxea). Argazkian, gazte batzuk djembea jotzen / cc-by egizu.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun