Ate irekien eguna egingo du bihar Argia Fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 1a, 20:56

Bihar, larunbatean, Argia Fundazioak bere eraikinaren ateak irekiko dizkio jendeari. Ekimena goizeko 10:00etatik 14:30era burutuko du, Algortako Trinitarioen elizaren ondoan dituen instalazioetan. Gainera, goiz osoan zehar, 0 eta 14 urte bitarteko umeentzako ohe elastikoak, ludoteka, puzgarriak, zezen mugikorrak, jumping, bike looping eta beste hainbat sorpresa izango dira bertan. Horiekin batera, hainbat txapelketa eta erakusketa antolatu dituzte instalazioetan barrena, pintura eta futbito lehiaketa eta artisau produktuen erakusketa, besteak beste. Era berean, ekimenaren zehar, fundazioaren eraikinetik bisita gidatuak egingo dituzte. Tartean, elkarteak egiten duen lana azaltzen duen bideo bat ere proiektatuko dute. Argazkian, Argia Fundazioaren instalazioen eraikina / © Trinitarios.org.

Egitaraua:

- 10:30etik 13:30era: Argia Fundazioaren lehenengo aire zabaleko pintura lehiaketa.
- 11:00etatik 13:00etara: Getxo Kirolak elkarteak antolatutako futbito txapelketa.
- 11:00etatik 14:00etara: hainbat elkartek egindako artisau produktuen erakusketa.
- 11:00etatik 13:00etara: makillaje tailerra.
- 12:00etatik 13:00etara: Tayler magoaren ikuskizuna.
- 13:00etatik 14:00etara: euskal dantzen erakustaldia.
- 14:00etatik 14:30era: sari banaketa.

Pintura lehiaketaren oinarriak:

Parte-hartzaile bakoitzak obra original bakarrarekin aurkez daiteke lehiaketara. Gaiari dagokionez, Argia Fundazioaren instalazioei buruzko edozein aspektu izan beharko dira. Lana euskarri zurrun eta zurian aurkeztu behar dute, 16 urtetik beherakoek, berriz, lamina zuri batean. Obren zigilatzea 10:00etatik 10:30era egingo dute eta lana firma barik entregatu beharko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzari fitxa bana emango zaio obrarekin batera entregatzeko. Lanen entregatze epea 13:30era arte luzatuko dute. Epai-mahaia eskarmentudun pertsonek osatuko dute eta epaitza instalazioetako frontoian jakinaraziko dute 14:00etan.

Sariak honela banatuko dituzte: lehenengo saria 400 euro, 2. saria 250 euro eta 3. saria 200 euro. 16 urte beherakoen arteko irabazleari, berriz, 100 euro eta opari bat emango diote.

Parte hartzeko beharreko materiala (astoa, mihisea, pintura...) parte-hartzaile bakoitzak eraman beharko du.

Saria jasotzeko ezinbestekoa izango da autorea bertan egotea, eta sari banaketaren ostean, bakoitzak bere obra sinatzeko aukera izango du.

Saritutako obrak Argia Fundazioaren parte izatera pasako dira eta lehiaketan parte hartzea aipatutako oinarriak onartzea dakar.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun