Baina, Berango Atletismo Taldeak antolatutako probak interes handiagoa izan zuen gizonezkoen kategoria nagusian. Izan ere, lasterketa erritmo bizian abiatu zen, Worknueh etiopiarrak bigarren bueltan kontrola hartu zuela. Bere atzean, Jordan Santos eta Ivan Fernandez euskal herritarrak atera ziren talde txiki baten barruan. Halere, azken bueltan, Jesus Españak hartu zuen aurreneko lekua, Casado 1.500 metrotako Europako txapelduna atzean zuela. Esprintean, Casado eta Worknuehi nagusitu zitzaien.
Sailkapen nagusiak:
Emakumezkoak
1. Adrienne Herzog (Herbehereak), 5'02".
2. Marta Tigabea (Etiopia), 5'03".
3. Khadija Rahmouni (Herrialde Katalanak), 5'07".
4. Isabel Macias (Aragoi), 5'08".
5. Irene Alfonso (Asturias), 5'08".
Gizonezkoak
1. Jesus España Cobo (Gaztela), 4'21".
2. Arturo Casado Alda (Gaztela), 4'22".
3. Firkre Worknueh (Etiopia), 4'23".
4. Jordan Santos (Euskal Herria), 4'24".
5. Ivan Fernandez (Euskal Herria), 4'25".