Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkarteak gaur zortzi, urriak 9, ekingo dio euskal kirol nazionalaren txapelketak antolatzeari, mus arineko lehiaketak egiteari, alegia. Horrela, iaz berreskuratutako ohitura egonkortu eta auzokideei aisialdi beste aukera bat eman nahi die Brankak, elkartearen 30. urteurreneko atarian. Gaur zortzitik aurrera, larunbatero izango da karta-tapetearen inguruan biltzeko aukera, auzokideek enbidoa onartuz gero. Horretarako, 16:30etik 16:55era izena emateko aukera izango dute bikoteek, bikotea osatu ez dutenek hori izango dutela bikotekide topatzeko tartea. Talde bakoitzak 12 euro ordainduta, kristoren sariak irabazteko aukera izango dute. Esate baterako, lehenengo bikoteak 4 txuleta, 2 legatz, 2 buia, gazta bat eta 4 kriantza botila eramango ditu etxera. Argazkian, mus zaletasuna handia da Itzubaltzetan, jaietako Pintxo Egunean egindako txapelketa adibide bat baino ez dela.