Abya Yala-ko herrien egoera eta borrokak hedatzeko asmoz, Euskal Herriko mugimendu internazionalistak maputxeen historiari eta gaur egungo borrokari buruzko hitzaldia antolatu du ostiral honetarako. Hitzordua arratsaldeko 6etan izango da Larrabasterrako Plaza Beltza kulturgunean, Akilino Arriola kalean. Aipatu elkarteak elkartasuna adierazi die
Gabi Basañez eta Askapenaren aurkako sarekadan atxilotutako beste pertsona guztiei. Hizlaria mugimendu internazionalistako kide bat izango da. Abya Yala, Kristobal Kolon heldu aurretik, bertako etniek Amerikari ematen zioten izena da. Gaur egun ere, etnia indigenen ordezkari askok Amerika hitzaren ordez Abya Yala izena erabiltzen dute, "lur heldua", "lur bizia" edo "loratzen ari den lurra" esan nahi duena. Argazkian, maputxeen alde lan egin duen
Asel Luzarraga euskal idazlea Euskal Herrian da jada, Txilek deportatu ostean / by-nc-sa
Todosnuestrosmuertos.