Ikasle Egunerako sarrerak dagoeneko salgai daude

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 4a, 20:58

Salgai daude jada eskualdeko ohiko lekuetan aurtengo Ikasle Egunerako sarrerak. Aipatu ekimena Ikasle Abertzaleak erakundeak antolatzen dabil eta datorren azaroaren 6an burutuko dute Amurrion. Jaialdirako txartelak aldez aurretik erosita, 16 eurotan eskura daitezke. Egunean bertan erosiz gero, berriz, 19 euro. Egun osoko ekimen horretan olinpiadak, poteoa, bazkaria, kontzertuak eta azoka izango dira, besteak beste. Musika ikuskizunari dagokionez, Doctor Deseo, Habeas Corpus, La Pulqueria, Gose eta Ze Esatek! taldeak izango direla aurreratu dute antolatzaileek. Hala ere, nabarmendu dutenez, eguneko ekitaldirik garrantzitsuena 17:30ean udaletxeko plazatik hasita burutuko duten nazio manifestazioa izango da. Bertan, ikasle eta gazte masa uholdea egotea espero dute, “Ikasleoi erasorik ez! Hezkuntza Sistema Nazionala” lemapean. Horren ostean ekitaldi politikoari emango diote paso eta, hori bukatzean, kontzertuak hasiko dira. Argazkian, 2010eko Ikasle Egunaren aurkezpena / © Ikasle Abertzaleak.

Ikasle Eguna iragartzeko sortutako bideoa:

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun