Matrikulaziorako diru-laguntzak
Udalak euskara ikasteko diru-laguntza mota batzuk eskaintzen ditu. Alde batetik, 12 urte edo gutxiagoko seme-alabak dituzten gurasoei, haur zaintzaileei edo haurrak zaintzen dituzten familiartekoei, pediatrian eta ginekologian lan egiten duten sendagileei eta erizainei, haurtzaindegietako langileei eta ikastetxeetan irakasle ez diren langileei eta haurrekin zerikusia duten beste langile mota batzuei zuzendutakoak. Bigarrenez, ikasketak amaituta, lan-merkatuan sartu nahi duten 18 eta 23 urte bitarteko gazteentzat daudenak. Oinarrizko maila duten eta sakondu nahi dutenei ematen diete laguntza.
Etorkinak euskarara eta euskal kulturara hurbildu nahi dituzten Aisa ikastaroetarako eta merkatariei eta ostalariei zuzendutako Dendaketan ikastaroetarako diru-laguntzak ere ematen ditu.