Bizkaiko kostaldea zein bestelako haizeguneak alerta horian daude, Euskalmet Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako meteorologia agentziak eta Herrizaingo Sailak larunbatean ohartarazi zutenez. Orain arte emandako datuen arabera, Getxoko kostaldeak pairatu du bart izandako haize-bolada gogorretariko bat, Galean 119,2 kilometro orduko abiadura jazo dela. Haizeak atzo egindako marka, baina, Karrantzako Cerroja urtegian nabaritu zen, bertan 132,7 kilometro orduko indarra hartu zuela. Datozen orduetarako, ohiko haizegunetan 80 kilometro orduko abiadura mantentzea arratsaldean espero dute meteorologoek. Haizeteek ostegunera arte, gutxienez, jarraituko dute. Halere, kostaldean zeruari ez ezik itsasoari ere begiratzeko aholkua eman dute, olatuek 4 metrotako altuera izango baitute gauerdira arte. Argazkian, Galeako artxibo-irudi bat.