Urriaren amaieran hasiko dira tailerrak eta ekimenak Sopelako Sekeko gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 4a, 20:33
Sopelako Sekeko gaztetxeko kideak urriaren amaieratik aurrera bertan burutuko diren tailerrak eta ekimenak koordinatzeko eta martxan jartzeko lanean dabiltza. Gaztetxekoek jakinarazi dutenez, euren blogaren bitartez "guztiaren berri izango duzue eta ziur gaude zuen gustukoak izango direla asko eta asko". Oraindik ez dituzte zehaztu zeintzuk izango diren eskainiko dituzten tailerrak, baina aurrerapen txiki moduan, alboka tailerra sortuko dutela adierazi dute. Argazkian, gaztetxea elurrak hartuta, pasa den urtarrilean / © GAS.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun