Musika, dantzak, hitzak, irriak eta koloreak eraman eta jaso dituzte, kultura partekatu dute, eta kulturaren bidez bi herrien arteko zubiak eraiki dituzte Askapenari esker. Herri bakoitzak bere esperientzia, borroka, jakinduria, sufrimendua eta itxaropena zabaldu eta eman dio besteari. Eta hori elkartasuna da, ez delitua.
Askapenak Palestinan elkartasuna garatu du, Euskal Herriarekiko zubiak eraiki ditu, beste hamaika lekutan brigadarik brigada eta urterik urte egin duen bezala. Kultura, jakinduria, sufrimendua eta itxaropena partekatu ditugu, eta hor ez dago deliturik. Herri ekimena eta herrien arteko elkartasuna ez dira delitu, eta ezin dira kriminalizatu.
Biladi Hadi kultur brigadak Unai Vazquez taldekidea eta beste atxilotuak askatzeko exijitzen dio Espainiako Gobernuari, eta euskal herritarrei, eta bereziki kulturgileei, sarekada honen kontrako mobilizazioetan parte hartzera deitzen die.
Fredi Paya eta Joxe Mari Agirretxe "Porrotx"-ekin batera, Arantxa Urbe, Gari Berasalauze, Ainara Gorostitzu, Hodei Iruretagoiena eta Biladi Hadi kultur brigadako 30 lagun gehiagok pasa den larunbatean "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.