Omar Faruk musikariak musika emanaldia eskainiko du ostiralean Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 5a, 12:40

Ostiral honetan, hilak 8, Omar Faruk musikari turkiarrak Ekialdea eta Mendebaldea fusionatzen dituen "The Tree of Patience" ikuskizun musikala eskainiko du Kultur Leioan. Berarekin batera, nazioarteko ospea duten musikariak izango dira kontzertua liluragarri bihurtuz. New Yorken bizi den musikariak instrumentu arabiarrak zein mendebaldekoak erabiltzen ditu bere ikuskizunetan, argi utziz adierazpen artistikoa eta emozioa desberdintasun ororen gainetik nagusitu daitezkeela. Hitzordua 21:00etan jarri dute Kultur Leioako auditoriumean. Sarrera 25 eurokoa izango da. Argazkian, Omar Faruk Tekbilek musikaria / © Leioa.eu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun