Ekimenak:
- Ibilbideak autobusez: “Getxoko ondarea bere historiaren ispilu” leloarekin autobusez ibilbide gidatuak antolatu dituzte, doan. Horietan, Getxo udalerriko historiako balio handieneko bizitegi-eraikinak eta bertako eliza eta baseliza esanguratsuenak ikusi ahal izango dira. Hurrenez hurren, larunbat honetan, urriak 9, eta hilaren 30ean egingo dira bi txangoak. Elkargunea Ereagako Turismo Bulegoa izango da bietan, goizeko 11:30ean. Ibilbide bakoitzeko plaza-kopurua 30 lagunekoa izango da eta ibilbide bakoitzaren iraupena 120 minutukoa, gutxi gorabehera.
- Bisita gidatuak hilerrira: Getxoko gainerako ondarearen antzera, bertako hilerria ere bere historiaren ispilu da. Bisitak ostiral eta igande guztietan arratsaldeko 18:00etan izango dira, eta urriaren 12an, asteartean, 12:00etan eta arratsaldeko 18:00etan. Topalekua hilerriko sarrera izango da, Bosgarrena kalean. Bisitako plaza-kopurua 25 lagunentzat izango da eta bakoitzaren iraupena 90 minutukoa, gutxi gorabehera. Kasu horretan, bisitak dirauen bitartean ezingo da argazkirik atera.
- Maketen erakusketa: Urriaren 15etik 26ra arte, Aixerrotan, “Getxoko ondare arkitektonikoa maketetan” izeneko erakusketa zabalik egongo da. Bertan, Getxoko ondare arkitektonikoko eraikin adierazgarrienetako batzuk, bizitegiak zein erlijiosoak eskala txikian ikusi ahal izango dira. Maketa-erakusketa Jose Ignacio Txurruka egile algortarraren lana da, Evaristo Txurruka ingeniariaren eta Cosme Damian Txurruka Elortza marinelaren ondorengoa. 20 urtez egindako Getxo udalerriko 40 bat eraikin biltzen ditu, orain dela bost hilabete etxean lekurik ez zuela eta Udalari utzitakoak. Erakusketa egunero egongo da zabalik 13:30etik 00:00etara, asteazkenetan eta igandetan izan ezik. Egun horietan, ordutegia 13:30etik 17:30era artekoa izango da. Dena den, hurbiltzerik ez duenak getxoenminiatura.webcindario.com webgunean ikusi ahal izango ditu maketa guztiak.
- Hitzaldiak: Jose Maria Beascoechea, EHUko Geografia eta Historiako doktoreak, bi hitzaldi eskainiko ditu “Getxoko ondarea bere historiaren ispilu” izenpean. “Ondare zibila”ri buruz hitz egingo du urriaren 7an, ostegunarekin, 19:00etan, Getxoko Udaleko batzar areto nagusian. “Ondare erlijiosoa”ri buruzko hitzaldia, berriz, urriaren 28an, ostegunarekin, ordu berdinean, Areetako Mesedeetako Ama elizako kaperan. Hitzaldi bakoitzaren iraupena 90 minutukoa izango da, gutxi gorabehera, eta sarrera dohainik izango da, aretoa bete arte.
Antolatutako jardueretan parte hartzeko nahitaezkoa da aldez aurretik erreserba egitea Turismo Bulegoan, 944 910 800 telefono zenbakira deituz. Argibide gehiagorako
www.getxo.net webgunea ere kontsulta daiteke.