Erabiltzaileek uda honetan positiboki gehien baloratu duten hondartza Algortako Ereaga izan da. Itsasbazterrik gutxietsiena ere Algortan kokatu dute, Arrigunagan, alegia. Bizkaiko Foru Aldundiak udan zehar 7.000 bainulariri egindako inkesta baten arabera, %82,5ek ontzat jo ditu Bizkaiko hondartzak. Horren arabera, iritzien %99k positiboki baloratu du Ereaga, Plentziako (%97) eta Sopelako (%84) itsasbazterren aurretik. Arrigunaga, berriz, %60k soilik estimatu izan du. Bizkaiko hondartzak multzoan hartuta, bainu-hartzaileek bikaina jarri diote garbitasunari (%92), atal horretan Ereagak eta Laidak baloraziorik onena jaso dutela. Erabiltzaile gehien izandako hondartza Plentzia izan da, 736.487 bisitarirekin. Bakartienen artean, ordea, Meñakoz (4.349), Barrika (5.482) eta Muriola (6.325) ibili dira, Hondartzapen (3.510) soilik izan baita jende gutxiago. Guztira, 1.752.964 lagunek bisitatu dituzte Uribe Kostako itsasbazterrak. Argazkian, Ereagako hondartza.