Gabi Basañez espetxez aldatu dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 6a, 02:40

Gabi Basañez Ruiz preso algortarra Soto del Real espetxetik Alcala-Mecora lekuz aldatu dute, Algortatik 413 kilometrotara. Basañezen senideek larunbatean izan zuten horren berri, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bidez jakinarazi duenez. Gabi pasa den irailaren 28an atxilotu zuten, Askapenaren aurkako polizi operazioaren baitan. Hiru egun beranduago, Pablo Ruz Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak Soto del Real kartzelara bidali zuen, sarekadan antzemandako beste lau lagun bezala. Askapeneko beste bi kide, ordea, fidantzapean utzi zituzten aske. Halere, zazpiei "ETAren nazioarteko aparatua osatzea" leporatu zien Ruz epaileak. Basañez atxilotu zuten egunean, 300 lagun baino gehiago atera ziren kalera protestan. Argazkian, Gabi Basañez.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun