Graham Shantz Kanadako enbaxadoreak "Kanadako federalismoa: eredu eraginkorra" hitzaldia eskainiko du bihar Leioa eta Erandioko campusean. Ekitaldia goizeko 12:30ean izango da, Liburutegi Nagusian. Berau Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Zuzenbide Konstituzionaleko eta Pentsamenduaren eta Mugimendu Politiko eta Sozialeko Sailak antolatu du. Graham Shantz eskarmentu handiko pertsona da. Nazioarteko Gaietan aditua, 1990ean hasi zen Kanadako Atzerriko Gaiak eta Nazioarteko Merkataritza Ministerioan. Harrez geroztik, zenbait kargu izan ditu ministerio horren zuzendaritzan: Inbertsio Merkataritzako Politika Saileko alboko zuzendari, eta Plangintza Politikoko Bulegoko zuzendari nagusi. Argazkian, Shantz / © Kanadako Gobernua.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!