Falangearekiko loturak ahaztu dituen erakusketa jarri du Areetan "El Correo Español"-ek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 6a, 16:50

"El Correo Español" egunkariaren azal historikoen erakusketa zabaldu zuten atzo Areetako Txurruka moilan. Bertan, XX. mendearen gertaera aipagarrienak azaltzen ei dituzten berrogei lehen orrialde aurkezten dira. Erakustaldia hilaren 25era arte egongo da indarrean, Bizkaiko Zubia eta moila bitartean. Ekimena "El Correo Español" kazetaren "mendeurrenaren" baitan kokatu dute. Hala ere, aipatu egunkari hori 1937ko uztailaren 6an jaio zen, hau da, Bilbo frankisten eskuetan geratu eta 18 egunetara. "El Correo Español. Diario de Falange Española Tradicionalista y de las JONS" izenarekin sortua, frankistek "Euzkadi" egunkari euskaldunari desjabetutako inprimategiaz baliatu zen. Urte bat beranduago, 1938an, Ybarra anaiek 1910ean sortutako "El Pueblo Vasco" egunkari monarkikoari zabaltzeko debekua ezarri zion Administrazio frankistak. Halabeharrez, "El Correo Español"ekin batu behar izan zen. Gauzak horrela, egunkari espainol horrek ez ditu 100 urte bete, baizik eta 73. Argazkian, erakusketan ageri ez den Bilboko okupazioaren urteurreneko azala, "Franco, Franco, Franco" lelopean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun