San Antolin jaietako argazki erakusketa antolatu dute ostiralerako Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 6a, 19:30

Etzi, ostiralean, Plentziako Astillero plazan argazki erakusketa bat antolatu du Plentzia eta Gorlizko gazte asanbladak. Bertan, udalerriko jairik handienak diren Sanantolinetan zehar ateratako hainbat argazki erakutsiko dute, arratsaldeko 7etatik aurrera. Aurten, aipatu jaiak abuztuan hasi eta irailaren 12an bukatu ziren. Tartean ez zuten aspertzeko aukerarik izan Plentziako lagunek, kalejirak, bazkariak, kontzertuak, mozorro eta euskal jantzien lehiaketak eta suziriak izan baitzituzten, besteak beste. Argazkian, koadrilen play-backa Astillero plazan, aurreko jai batzuetan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun