Etzidamu, larunbatarekin, jaialdi antifaxista antolatu du Sare Antifaxistak, Leioako Udondo gaztetxean. Urriaren 12a ate jokan dagoela, "arraza eta inperialismoaren egunaren kontra"-ko egitarau zabala prestatu dute. Jardunaldi Antifaxistaren seigarren edizio hau goizeko 11etan abiatuko da, kolektibo alternatiboek beren materiala erakutsi eta saltzeko tokia izango dutela. Eguerdian, "Maputxe herria, historia eta gaur eguneko borroka" hitzaldia eskainiko dute Komite Internazionalistek eta Askapenak. Solasaldiaren ostean, 15:00ak aldera, bazkari herrikoia izango da eta arratsaldeko 7etan
121 Krew,
Goienetxe Anaiak eta
Norte Apache taldeek alaituko dute gaua. Kontzertuak bukatzean musika antifaxista izango da. Sarrera 4 eurotan erosi ahal izango da gaztetxeko atean bertan. Kolektiboek beren materiala erakusteko tokia nahi izatekotan e-mail bat bidali ahal izango dute
antifaxista.ekintza[abildua]gmail.com posta elektronikora. Argazkian, 2008ko jardunaldi antifaxista.