Astrabuduako parkinga itxiko dute bihartik aurrera

Bihar, osteguna, Astrabuduako metro geltokiaren ondoan dagoen parkinga itxi egingo dute, herrigunerako sarbide berriaren obren eraginez. Lanak urte amaierarako bukatuta egotea aurreikusten dute Erandioko Udalekoek. Eraikuntza-lanetan, gaur egungo malda ordezkatzeko proiektuaren arabera, igogailuak eta eskailera mekanikoak jarriko dituzte geltokiaren irteeran. Horiek erabat estalita dagoen oinezkoentzako pasealeku berriarekin egingo dute bat, ia maldarik gabe, zoru ez labaingarriarekin eta argiztapen bereziarekin. Udal iturriek jakinarazi dutenez, estaldura berria parkingean gordeko dute ondorengo muntaiarako. Obraren fase hori bukatu bezain laster aparkalekua berriro zabalduko dute. Argazkian, Joseba Goikouria Erandioko alkateak, ezkerrean, urte bukaeran inauguratuko du pasealeku berria.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun