Perretxiko eguna izango da igandean Gorlizen

Gorlizko Perretxikozale taldeak eta Udaleko Kultur Etxeak antolatuta, asteburu hau perretxikoei dedikatuko diete gorliztarrek. Larunbatean, Arabako Murgia herrira joateko autobus bat antolatu dute, bertako zelaietan onddo eta perretxiko bila aritzeko. Baina, dagoeneko busa beterik dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Hurrengo egunean, igandean, IX. Perretxiko Jardunaldia ospatuko dute udalerriko Iberre auzoko San Pedro plazan, goizeko 10:30etik eguerdiko 14:30era. Bertan, aurreko egunean aurkitutakoa erakutsiko dute 18 postutan. Gainera, aurreko urtean bezala, aurten ere gazteentzako perretxiko lehiaketa eta pintxo dastaketa izango dira. Argazkian, onddo gozoa / cc-by-nc-nd Julen Landa "Txanoduna".

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun