Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren oharra:
Joseba Esparza euskal preso politikoa gose greban hasi zen pasa den larunbatean
Castello II espetxean aurkitzen da eta bertara eraman zutenetik isolamenduan dago. Bertan dauden beste presoek itxialdia abiatu dute.
Joseba Esparza gose greban aurkitzen da:
Joseba Esparza euskal preso politikoa gose greban aurkitzen da pasa den larunbatetik Castello II espetxean. Joseba bi hilabete daramatza isolamenduan eta bertatik aterako eskatuz ekin dio gose grebari.
Espetxe honetan dauden gainerako euskal preso politikoek itxialdia abiatu dute Josebak bizi duen bakartze egoera salatzeko.
Gogora ekarri nahi dugu Joseba iragan uztailean estatu frantsesetik estraditatu zutela. Estradizio honetan Joseba zuzenean epailearen aurrera eraman ordez Espainiako Polizia Nazionalaren eskuetan utzi zuten, bertan poliziarekin kolaboratzeko eskaintza jaso zuelarik. Josebak eskaintza honi uko egiteaz gain gertatua salatu zuen eta berehala Iruñeako espetxetik Castello II espetxera sakabanatua izan zen, bertan isolamenduan sartu zutelarik.