Almansa Getxorako alkategai izendatu du Bizkaiko PSE-EEk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 7a, 12:59

Bizkaiko PSE-EEko Exekutibak Luis Almansa Rubio Getxo udalerrirako alkategai izendatu zuen atzo. Algortako zein Areetako taldeek proposatutako hautagaia berretsi besterik ez zuen egin Exekutibak. Horretaz gain, datorren urteko maiatzean burutuko diren udal hauteskundeetarako beste bi hautagai aukeratu zituzten, Txema Oleaga Bilborako eta Tontxu Rodriguez egungo alkatea Barakaldorako. Jose Antonio Pastor Bizkaiko PSE-EEren idazkari nagusia pozik azaldu zen hautuarekin, Almansak "bere auzokideen arazoei konponbideak emateko jartzen dituen inplikazioa, lana eta jakintza" direla eta. Luis Almansa Getxorako zerrendaburua da 1999tik hona, PSE-EEren udal taldearen bozeramailea lana betez. 2000ko martxoaren 29an, hainbat ezezagunek bere etxearen aurka eraso egin zuten pare bat molotov koktel jaurtiz.

2007an, azken hauteskundeetan, EAJ kanporatzeko asmoz PPrekin batera Udal Gobernua eratuko zuela agindu zien hautesleei, baina bozketen ostean Exekutibak agindu zionean zerrenda bozkatuenari bide egitea horrela egin zuen. Hamaika urte hauetan, Getxo udalerriko euskaldunen hizkuntz eskubideak bermatzeko eta bertako hizkuntza zabaltzeko ekimen garrantzitsu oro kritikatu du. Lanbideari dagokionez, berez Etxebarriko udal teknikaria da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun