Gautxoriak elkarteak eta
Nabarraldek antolatutako "Nafarroa, euskal estatua" erakusketaren barruan, "Independentzia: atzo, gaur eta bihar" izeneko hitzaldia emango du gaur Erandion Floren Aoiz politikan adituak. Ekitaldia Erandioko udaletxe azpiko erakusketa-gelan izango da, arratsaldeko 7:30ean. Bihar ere, erakusketaren amaiera dela eta, aparteko ekimenak izango dira. Horrela, euskal kantak kalerik kale abestuko dituzte La Plaza tabernatik abiatuta, 19:30ean. Jarraian, pintxo-jana egin eta 21:00etan ekimenari amaiera emango diote Fermin Valenciarekin, erakusketa gelan. Bitartean, erakusaretotik oraindik pasatu ez dutenek aukera dute oraindik bertaratzeko. Horretarako ordutegia 18:00etatik 20:00etara da. Hala ere, taldeentzat, hitzartutako ordutegiak ere izango dira, 619 353 690 telefono zenbakira deituz. Argazkian, Floren Aoiz / © Gautxoriak.