Baina orain beldur dira, beldur handia diote programa berriari, zentrifugatuaren abiadurari. Badakite garbigailuaren danborra biraka ari dela, zarata gero eta ozenagoa dela. Laster programaren ezaugarriak aukeratu beharko dituzte: luzea, laburra... Eta nola ez, garbigailuaren marka (Fagor ala "made in Spain") eta garantia: laster hauteskundeek garbitu ez ezik arropa alde batera eta bestera astintzeko lixiba eta xaboia erabiltzeko gogoa izango baitute.
Juan Luis Mugertza idazle berangoztarrak asteartean "Berria" egunkarian argitaratutako artikulua