Pertsona bat zauritu da Leioan izandako trafiko istripuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 7a, 17:13

Pertsona bat zauritu zen atzo Avanzadako errepideak zeharkatzen dituen Leioako tuneletan izandako auto istripu ikusgarrian. Izan ere, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bost ibilgailuk egin zuten talka bertan, goizeko 8:30ak baino lehen. Zehazki, ezbeharra tunelen Bilborako irteeran jazo zen. Gertatutakoaren ondorioz, ezkerreko erraila itxi behar izan zuen Ertzaintzak, ordu batez gutxi gorabehera, ibilgailu guztiak batu zituzten arte. Neurri horiek ilara luzeak eragin zituzten, errepideko erabiltzaileen zoritxarrerako. Argazkian, Avanzadakoa Bizkaiko errepiderik erabilienetako bat da.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun