Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan aztertuko dute campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 7a, 18:26

Datozen asteazken eta ostegunean, hilaren 13a eta 14a, "Emakumeen ikusgaitasuna hedabideetan" izeneko jardunaldiak egingo dituzte Leioa eta Erandioko campuseko liburutegian. Bertan, "komunikabide tradizionaletan" lan egiten duten emakumeek haien esperientzia propioa azaltzeaz gain, emakume blogariek ere beren blogen inguruan hitz egingo dute, antolatzaileek azaldu dutenez. Horretaz gain, EHUko hiru irakaslek emakumea zineman, prentsan eta irratian nola "ikusi" eta "irudikatu" duten azalduko dute. Hori guztia goizez izango da, eta arratsaldez, berriz, tailer batean ziberfeminismo edo blogosfera feminista ezagutzeko eta parte hartzeko aukera izango dute jardunaldietan parte hartzen duten guztiek. Hitzaldi guztiak euskaraz izango dira. Argazkia: cc-by-nc-nd Robert Wallace.

Egitaraua:

Asteazkena, urriak 13:

- 9:00: material eta akreditazioen banaketa.
- 9:15: jardunaldien aurkezpen-ekitaldia.
- 10:00etatik 11:00etara: "gu eta haiek, emakumeak hedabidetan". Hizlaria: Itxaso F. Astobiza, Kazetaritza Saileko irakaslea.
- 11:00etatik 11:30era: kafe-atsedenaldia
- 11:30etik 14:00etara: "hedabide tradizionalen ikuspegi desberdinak genero auzitan". Partaideak: Maite Asensio, "Berria"ko kazetaria; Goizalde Landabaso, Euskadi Irratiko kazetaria; eta Naroa Iturri, Hamaikako kazetaria. Moderatzailea: Maria Ganzabal, Kazetaritza Saileko irakaslea.
- 15:30etik 18:30era: "sare sozialak lantzen genero ikuspuntutik: Ciberfeminismo eta blogosfera" tailerra. Lekua: Leioako Liburutegiko Informatika-gelan. Irakasleak: Arantza Gutierrez, Iratxe Fresneda eta Itxaso Fernandez.

Osteguna, urriak 14:

- 9:30etik 10:30era: "zinemak ere emakumea irudikatzen du". Hizlaria: Iratxe Fresneda; Ikus-entzunezko Komunikazio Saileko irakaslea, zineman aditua eta zenbait komunikabidetako zine-zutabeen idazlea.
- 11:00etatik 11:30era: kafe-atsedenaldia
- 11:30etik 13:00etara: "blogosfera feminista: zenbait adibide". Partaideak: June Fernandez, Kazetarion Berdintasuna Sareko kidea, Mari kazetari blogaren egilea eta SOS Arrazakeriako kidea; Katixa Agirre, idazlea, blogaria eta EHUko irakaslea; Irene Ormazabal, kazetaria, Placida blogaren egilea eta Masterkas eta Plazandreok blogen partaidea. Moderatzailea: Estefania Jimenez, Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate-Saileko irakaslea eta El Audimetro blogaren egilea.
- 13:00etatik 14:00etara: "irratia, hedabide femeninotik ahots feministara". Hizlaria: Arantza Gutierrez Paz, Ikus-entzunezko Irakaslea.
- 15:30etik 18:30era: "sare sozialak lantzen genero ikuspuntutik: Ciberfeminismo eta blogosfera" tailerra. Lekua: Leioako Liburutegiko Informatika-gela (5. solairuan)
Irakasleak: Arantza Gutierrez, Iratxe Fresneda eta Itxaso Fernandez.

Izen-ematea

Jardunaldien prezioa 5 eurokoa da eta izena emateko ikusgaitasuna@gmail.com posta elektronikora mezu bat bidali beharko dute interesatuek. Dirua hemen sartu beharko dute: Kontu korrontea Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Saila, EHU. BBK: 2095-0000-3239000206 (Kontzeptua: Ikusgarritasuna jardunaldiak).

Jardunaldietan parte hartzeagatik diploma bat eta aukera askeko kreditu bat jasoko dute.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun