Mus arineko lehiaketak gaur hastekoa zen Itzubaltzeta / Romoko Branka kultur elkartea. Baina, euskal kirol nazionalaren txapelketetan izena ematea nahi dutenek datorren larunbatera arte itxaron beharko dute. Branka elkarteko kideek UKBERRI.NETi jakinarazi diotenez, propaganda zabaltzerakoan izandako arazoek eraman dute enbido eta hordagoen festa atzeratzera, "lehiaketek bere maila manten dezaten". Gauzak horrela, gaur zortzitik aurrera, hilaren 16tik landa, larunbatero izango da karta-tapetearen inguruan biltzeko aukera, auzokideek enbidoa onartuz gero. Horretarako, 16:30etik 16:55era izena emateko aukera izango dute bikoteek, bikotea osatu ez dutenek hori izango dutela bikotekide topatzeko tartea. Talde bakoitzak 12 euro ordainduta, kristoren sariak irabazteko aukera izango dute. Esate baterako, lehenengo bikoteak 4 txuleta, 2 legatz, 2 buia, gazta bat eta 4 kriantza botila eramango ditu etxera. Argazkian, mus zaletasuna handia da Itzubaltzetan, jaietako Pintxo Egunean egindako txapelketa adibide bat baino ez dela.