Sopela.net-eko kideak: "Gabiren txanda"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 10a, 15:49
Sopela.net] Gabiren txanda zen bai, baina berak ezin izan du idatzi. Batek daki zer oparituko zigun. Agian Maputxe preso politikoen gose grebaren inguruko informazioa. Akaso ikastolako konturen bat edota berak pasatutako pasadizo xelebreren bat. Beharbada olatuak hartzera joan eta gero etxera eraman zituen sentipen goxoak azalduko zizkigun. Batek daki! Baina Gabi bahitu digute. Espetxera eraman dute beraren gainean eta Askapenaren gainean zaborra mediatikoa bota eta gero. Ez dira lehenengoak izan eta tamalez, ez dira azkenak izango. Euskal Herrian aro berri bat zabaltzen ari den honetan, batzuek, betikoek, ilusioak, benetako demokrazia eta herriaren ahotsak zapuztu nahi dituzte.
Horretan dabiltza eta oraingoan oso oso gertutik tokatu zaigu, Gabi Sopela.net egitasmo honen laguna eta kidea zelako. Baina ez dugu onartuko gugandik aldentzeko hartu duten erabaki mingarri hori. Aste honetan Gabiren txanda dela erabaki dugu. Gure erabakia da gugandik gertu eduki nahi dugulako. Estimatzen dugun pertsona badela argi eta garbi gera dadin. Bere txanda guztion artean bete dugu eta horrela egingo dugu berak egin ahal izango duen arte. Bitartean, Gabi gurekin eramango dugu eta Sopela aste on! atal honetara bere txanda helduko denean beraren berri emango dugu eta irakurleek egingo dituzten aupada guztiak Gabi askatzeko aupadak izango dira. Gurekin egon arte.

Aupa Gabi!

Sopela.net egiten dugun guztiok.

Sopela.net-eko kideek pasa den igandean argitaratutako artikulua
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun