Autoan 25 bat kilo tytadine jarri eta eguerdian eztanda egiteko tenporizadorea prestatu nahi zutela dio Fiskalak. Halere, ustezko akatsen bat tarteko, autoak gauerdian egin zuen eztanda. Gainera, txarto jarrita zegoelakoan parking batera eraman zuten udaltzainek. Bertan, 20 bat pertsona zauritu eta 250.000 euroko kalteak eragin ei zituen.
Manex Zubiaga 2002an atxilotu zuten Frantzian. Hainbat alditan Espainiaratu zuten behin behinean, epai zezaten. Horrelako batean, 1.481 urteko espetxe zigorra jarri zioten, Juan Junquera Poliziako Unitate Zientifikoko idazkariordearen aurka atentatua egin zuelakoan. Atentatuan 94 zauritu egon zirela, 95 hilketa saiakera inputatu zizkioten. Frantzian ezarritako zigor guztiak bete ostean, joan zen urtean eraman zuten berriro Espainiara. Hasiera batean Soto del Realgo espetxean egon zen, baina harrez gero Estremerako Madrid VI espetxean dago.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.