"Olgetan euskaraz" ekimena etzi bueltatuko da Leioara

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 11a, 14:20

Datorren hilean, tokiko Euskara Zerbitzuak antolatzen duen "Olgetan euskaraz" programa bueltatuko da Leioara. Urtero bezala, jolasak eta tailerrak euskaraz jorratuko dituzte, 1999 eta 2005 urteen bitartean jaio eta udalerrian erroldatuta dauden neska-mutilen artean. Ekimen horretan egingo diren ekintzak urriaren 13an hasiko dira. Hori dela eta, matrikulazioa datorren asteartean, irailaren 28an, hasiko da (honekin batera matrikulazio orria, pdf-an). Jardueren ordutegia 17:30etik 19:00etara izango da, astelehen eta asteazken edo astearte eta ostegunetan, aukeran. Topagunea, beti bezala, Txomin Aresti ikastetxea izango da eta matrikulazio tasa 58,41 eurokoa. Argazkian, hiru neskato jolasean / © Barrika.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun