Aitor Bores 1998an atxilotu zuten, ETAren Araba komandoa sortu eta Espainiako Armadaren Arakako kuartelaren aurkako atentatua burutu zuelakoan. ETAko beste preso askok bezala, sakabanaketa politika ongi ezagutu izan du Boresek, 2007an Murtziarako bidean bere lagunek izan zuten auto istripua tarteko. Pasa den apirilean Langraizko espetxera eraman zuten, Zaragozatik pasatu ondoren. Boresek ez zuen parte hartu pasa den irailean EPPKk antolatu zuen borrokaldian.
Langraizko eskualdeko preso bakarra ez da
Besteak beste, urte hasieratik EPPKtik kanpo dabilen Andoni Muñoz urduliztarra dago sopeloztarrarekin batera Arabako espetxean. Muñoz de Vivarri uztailean espetxe programa berezia ezarri zioten. "El Pais"ek zabaldu zuenez, espetxean gauak eta asteburuak eman behar ditu, egunak ikasteko edota lan egiteko kanpoan pasa ditzakeela. Horrelako baimenak ezagutzen ez zaizkion Txetxu Fernandez de Nanclares algortarrak ere zigorra betetzen dihardu Langraizen. Fernandez ere EPPKtik at dago.