Hamar urtetik beherakoentzat beste ibilbide bat prestatu dute Itxartukoek, zazpi kilometrotakoa eta errazagoa. Irteera 9:30ean izango da Algortako batzokitik, antzinako tren-hesira jo eta ezkerrera joango dira Telletxe kaletik Bidezabalera eta Aingeru Etorbidera joateko. Ondoren Galeako ibiltokia hartuko dute gotorlekuraino. Hor atzera egingo dute eta nagusiek egingo duten amaierako ibilbide berdina jarraituko dute.
Goizean zehar eta ibilaldian parte hartzen dutenak ailegatu bitartean batzokiko pilotalekuan V. Itxartu Pilota Txapelketaren lau eskupilota partidu jokatuko dira. Ibilaldia bukatu ondoren herri parrilladaz gozatu ahal izango da eta 13:00etan sari-banaketa hasiko da Algortako batzokiaren patioan. Sari kopuru handia eta kirol material asko banatuko dute.
Ibilaldirako izen-ematea bihar bertan egin ahal izango da, irteera baino lehen, batere dirurik ordaindu gabe. Partaidetza lagun bietako taldeetan izango da eta Ibilaldiaren oroigarrizko opariren bat emango zaie parte-hartzaile guztiei. Hala ere, lehenengo sailkatuak sarituak izango dira.