Jai egun arrotz honetan, gazteok, Independentziaren aldeko bidean aurrera urratsak eman eta Euskal Herriak berezkoa beharko lukeen egutegi propioa aldarrikatu nahi dugu. Horregatik, urriaren 12an, desobedientzia eta intsumisioaren bitartez, goizean goizetik, normaltasuna irudikatuz, klasera eta lanera joateko deia egiten diogu gazteriari.
Bide honetan, goizean, tokian toki Herri Eskoletan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu eta arratsaldean, 17:00etan Iruñeko Golem zinemetatik abiatuko den Independentistak Sarearen Martxa Berdera joateko deia egiten dugu.
Kamiseta berdea soinean, urriaren 12an, ezer ospatzeko ez dugula adierazi eta euskal egutegia aldarrikatuz, Independentziaren olatua Euskal Herriko txoko guztietan irudikatu nahi dugu.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.