Iñigo Fernandez de Martikorena: "Gorritasuna"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2010ko urr. 11a, 21:50

Orain urte batzuk, Allande Sokarros zuberotar atsegina ezagutzeko parada izan nuen. Iparretarrak erakundeari buruz entsegua idazteko tenorean zen lagun batek aurkeztu zidan. Baserri ingurukoa, zubereraz abila, euskaltzale amorratua eta IK-ko kide eta preso ohia izanik, beste hamaika zereginen artean kazetaria ere bada Sokarros, ni bezalako ezjakinoi Korsika, Bretainia, Flandria eta hainbat nazioetako barne zein kanpo politika egunkarian azaltzen ohi diguna. Horregatik, aho bete hortz utzi ninduen IKko garaiez mintzo zela egun hartan azaldutako anekdotak. Dendari batek pintaketak egiteko margo eskasa saltzen ei ziela kontatu zigun. Argazkian, denborak jandako euskal presoen ikur bat Itzubaltzeta / Romon.

Haiek margoketa egin eta aste batzuetara graffitiek kolorea galtzen zutela eta kexu zen. Zein koloretakoa galdetu genion eta "gorria" erantzun berak. Orduan, fotodegradazioa, eguzkiak denborarekin afixetan, pankartetan, hormetan eta bestelakoetan kolore hori zelan jaten duen azaltzeari ekin zion nire lagunak, dendariaren ohorea gordez. Diruak gizon eta emazte askoren bihotzetan gauza bera egiten duela aurretik jakin bazekien Allandek.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun