Urtero bezala, Altzaga ikastolak eta Berbots Erandion Euskaraz! elkarteak Nafarroa Oinezera joateko autobusa antolatu dute. Aurten, datorren igandean, Atarrabian izango da Nafarroako ikastolen jaialdia, Paz de Ziganda ikastolak horretarako lana erruz egin duela. Igandean, Astrabuduako taxi geltokitik aterako da autobusa, goizeko 8:45ean, ordu laurden bat beranduago Altzagako "gasolino"-tik igaroko dena. Autobuserako tiketak Altzagako Xixili tabernan eta Astrabuduko Primera Linea ostatuan eskura daitezke, hamar euroren truke. Horretarako azken eguna ostegun honetan, etzi, izango da. Antolatzaileek jakinarazi dutenez lau urtetik beherako umeek doan bidaiatu ahal izango dira. Argazkian 2007ko Nafarroa Oinez / cc-by Beñat Irasuegi.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!