Larunbat honetan, urriak 16, ongi etorri ekitaldia egingo diote Jon Bilbao Moro Asuako euskal preso politiko ohiari. Hitzordua 19:30ean jarri dute, Astrabuduako Josu Murueta plazan. Erandioztarrak irailaren 12an utzi zuen Foncalent-eko (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxea, 12.467 egun, ia 29 urte, preso egin ostean. 1982ko urtarrilaren 24an atxilotu zuen Guardia Zibilak. Bederatzi egun eduki zuten inkomunikatuta, eta tortura izugarriak egin zizkiotela salatu zuen. Guztira, 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten, ETAko kidea izatea egotzita. Berarekin batera atxilotu zituzten lagunak duela 10 urte irten ziren kalera, zigor espetxea berdina izanda ere. Argazkian, Jon Bilbao Moro irailaren 12ko gauean bere argazkia hatzen Astrabuduako Egoki herriko tabernan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!