Ostegun honetan, urriak 14,
Jon Cazenave argazkilariaren "Herri Ixilean" erakusketa inauguratuko dute Algortako Torrene kaleko aretoan, 19:00etan,
Iparra Galdu Gabe jardunaldien baitan,
"UK" aldizkariak Uk Agenda buletin digitalaren bitarteaz jakinarazi duenez. Batetik, mostraren katalogoa oparituko diete bertaratzen direnei. Bestetik, Cazenavek berak bere lanaren gaineko azalpenak emango ditu. Aipatu argazkilari gaztea Donostian jaio zen. “Baiona bisitatu nuen behin eta Chemin de Cazenave izeneko kalera ailegatu nintzen. Une horretan Iparraldean nire abizen eta familiaren arrastoari jarraituko niola erabaki nuen”, adierazi duenez. Jonek bidaia batean, bere abizenarekin lotutako leku, subjektu eta gertaera historikoen inguruko informazio-bilketan oinarritutako proiektua garatu du. Argazkian, Algortako Torrene kaleko erakusketa aretoa ekainaren 3an zabaldu zuten.