Ostiral honetan, hilak 15, blues-jazz emanaldia izango da Kultur Leioan, 22:00etatik aurrera. Sarrera 6 eurotan egongo da. Bertan
Travellin’ Brothers talde leioaztarra arituko da nazioartean ezaguna den Francisco Simon gitarrista madrildarrarekin. Ikuskizun musikalarekin batera, bere musika ibilbideari buruzko hitzaldia eskainiko dio publikoari gonbidatuak. Eta ondoren, jam sessiona zuzenduko du Leioako bandarekin. Denboraldi berri honetan, Kultur Leioak kontzertu formatu berri hori eskainiko du urritik maiatzera bitartean, hile bakoitzeko hirugarren ostiralean izango den blues-jazz zirkuituan pausu bat aurrera emanez. Simon Red House taldearen liderra da eta Gran Wyomingen "Caiga Quien Caiga" telebista saioko musika bandako kidea zen. Argazkian, aurreko edizio batean, Tonky Blues Band aritu zen Kultur Leioan / © Leioa.net.